domingo, 14 de diciembre de 2008

MINI3___ASKATASUNAREN GILTZA


Kartzelara bisitari bezala joatea ez da batere atsegina, beraz ez dut uste bertan preso egotea atsegina izango denik. Barruan preso batek sentitzen ahal duen estutasun, larritasun eta bakardeagatik proiektu honetan egin behar dugun "lehioak", "begiralekuak", balio sinboliko berezi bat behar duela iruditzen zait. Nere proiektua itsasoa ikusteko beira bat baino gehiago izatea nahi dut, zulo horretatik (kartzelatik) ateratzeko irteera bat dagoela erakustea nahi dut. Hori dela eta nere proiektuan tunel bat planteatuko dut. Tunelaren bukaeran beti dago esperantzaz beteriko argi izpi bat. Tunela iluna eta luzea da baino hurbilago edo urrunago badu bukaera bat. Bukaera hau itsasoranzko begiralekua izateaz gain askatasunaren giltza ere izango da. Honek gogorarziko die presoei kanpoan pena merezi duen zerbait dagoela eta noizpait kanpoalde horretaz askatasunez gozatzeko aukera izango dutela.

No hay comentarios: