jueves, 18 de diciembre de 2008
lunes, 15 de diciembre de 2008
domingo, 14 de diciembre de 2008
MINI3___ASKATASUNAREN GILTZA
Kartzelara bisitari bezala joatea ez da batere atsegina, beraz ez dut uste bertan preso egotea atsegina izango denik. Barruan preso batek sentitzen ahal duen estutasun, larritasun eta bakardeagatik proiektu honetan egin behar dugun "lehioak", "begiralekuak", balio sinboliko berezi bat behar duela iruditzen zait. Nere proiektua itsasoa ikusteko beira bat baino gehiago izatea nahi dut, zulo horretatik (kartzelatik) ateratzeko irteera bat dagoela erakustea nahi dut. Hori dela eta nere proiektuan tunel bat planteatuko dut. Tunelaren bukaeran beti dago esperantzaz beteriko argi izpi bat. Tunela iluna eta luzea da baino hurbilago edo urrunago badu bukaera bat. Bukaera hau itsasoranzko begiralekua izateaz gain askatasunaren giltza ere izango da. Honek gogorarziko die presoei kanpoan pena merezi duen zerbait dagoela eta noizpait kanpoalde horretaz askatasunez gozatzeko aukera izango dutela.
sábado, 13 de diciembre de 2008
EZEREZAREN KUBOA
2004ko uda
"Nere inguruan dagoena gustatzen ez zaidanean irtenbide gabeko munduan zehar bueltak ematen ditut...Denborak aurrera egiten du baino ez dut aurkitzen konbenzitzen didan irtenbiderik, irteerarik... Kubo baten barruan sartu nahiko nuke errealitate latza atzean utzi ahal izateko, ingurutik isolatu ahal izateko, argitasunez pentsatu ahal izateko, influentziarik ez izateko, oihu egin eta inork ez entzuteko... Ezerezaren kuboaren barruan sartzen naiz. Errealitatearekin zerikusirik ez duen kuboa...neutroa, itsua, iluna, isila, epela, lasaia, bakartia... Bertan sartu eta begiak itxi. Begiak itxi eta ikusi. Ikusi....gauzak beste prespektiba batetik ikusi, ezerezaren kubotik. Gustoko duten irtenbidea arkitu ondotik kubotik atera eta konturatzen naiz kanpoan denak berdin jarraitzen duela, nere irtenbidea kuboaren barruan bakarrik existitzen dela. Momentu batez kuboaren barrura bueltatzeko gogoa sartzen zait, baino kuboan ez dago ezer, ez dago inor. Errealitatea aitortzeko momentua ailegatu da, honi aurre egiteko momentua ailegatu da. "

jueves, 11 de diciembre de 2008
lunes, 1 de diciembre de 2008
URA ETA ARGIA
Eames bikoteak egindako bideoa hagitz bitxia iruditu zitzaidan. Berez urak duen jariakortasuna bakarrik azaltzen da, baino hain xinplea den ideia interesgarri bilaaktzen dute Eames bikoteak. Urarekin egindako esperimentu pila daude baino neri ura eta argiarekin egindako ikuskizunak gustatzen zaizkit bereziki. Ez dakit noizpait horrelakorik ikusi dituzuten baino hagitz politak dira. Su artifizialen antza hartzen dute baino uraren jariakortasunari esker mugimendu gehiagoko ikuskizunak dira.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)