miércoles, 25 de febrero de 2009

BLADE RUNNER


Pasa den egunean ikusitako pelikulatik deigarriena iruditu zitzaidana edo 2014.urtearen ikuspegia izan zen. Orain dela urte dexente egindako pelikula izanik bertan etorkizuna izango dena irudikatu nahi dute, eta dagoeneko etorkizun hori bertan dugu. Zenbait gaiei dagokionez izugarrizko aurrerapausuak azaltzen dira (beti ere fikzioarekin lotua) eta bertze gauza xinpleagotan aldiz elementu nahiko zaharkituak azaltzen dira. Noski zaharkituak gaur egun, baino agian pelikula egiterakoan nahiko berriak ziren.......Kuriosoa zen hegan egiten zuten kotxeak ikustea eta bestalde guztiz tradizionala den bentiladore azaltzea.......Bai orain 2014.urtea ez dagoela hain urruti interesgarria da ikustea gizarteak ze espektatiba zituen eta benetan ze aurrerapausu eman diren. Egia erran zaila egiten zait pentsatzea nolakoa izango den gizartea 2050. urtean adibidez. Ze elementu berri egongo diren gure eguneroko bizitzan, ze garraiobideerabiliko den, ze hiri sortuko diren.......

Honetaz gain hagitz deigarria egin zitzaidan ere pelikula guztia gauez grabatua dagoela. Ez dakit honek ba ote duen zerikusirik etorkizunaren ikuspegiarekin edo ez, baino hala bada behintzat etorkizun ilun eta euritsu bat ikusten zuten pelikula honetako egileek. Nik uste detaile honek izaten ahal duela balore sinboliko berezi bat gizartearen garapenari eta gizartean sortzen ari diren elementu eta arazo berriei dagokionez.

No hay comentarios: