domingo, 30 de noviembre de 2008

TOKIO BAI, BAINO EGUN BATZUETARAKO BAKARRIK


Gure kultura eta japonesen kultura hagitz ezberdinak dira eta horrek bizitzeko moduan eta hiria ulertzeko moduan eragin haundia du. Betidanik Japon ezagutu nahi izan dut baino ez bertan bizi. Pasa den eguneko bideoak aski ongi erakusten du Tokioren egoera kaotikoa. Lur eskasiaren arazoarekin eta Tokioko populazio altuarekin kaleak kaos batean bilakatzen dira, jendez eta jendez betetako kaleak, ia arnasik hartzeko espazioarik gabeko kaleak. Proportzioan hiriak espazio publiko gehiago behar dituela iruditzen zait, jende pilaketa guzti horrek arnasbide bat behar du. Eraikin publikoak espazio publiko itxi bezala ulertzea egokia iruditzen zait baino espazio publiko irekien eraikitzea beharrezkoa iruditzen zait.
Azkenik izugarri deigarria egiten zait oraindik japonesak kaletik maskarillekin ikusteak. Berez guztiz sanoa eta naturala izan behar duen espazioa kutsaduraren hodeiaren azpiko espazioa baino ez da. Tokioko panoramika bat ikusten denean argi ikusten da bertan arnasten den airea kaltergarria dela, behintzat ez dela onuragarria. Hiri guztia gris koloreko hodei erraldoi baten azpian dago, kutsaduraren hodeiaren azpian. Gauza hauetan arreta gehiago jartzea komenigarria litzateke.
Orokorrean Tokio hagitz hiri interesgarria dela iruditzen zait, baino egun batzuetarako bakarrik. Ez dago lehio ireki eta airu purua arnastea bezalakorik!!!




miércoles, 26 de noviembre de 2008

2.MINIPROIEKTUA_hasierako ideiak













Zeru eraikiaren kokapenaren azterketak egiterako orduan tokirik egokiena hotel aurrealdea iruditu zait, toki honetan area egoteaz gain arroka batzuk ere agertzen direlako.
Kokapen honetan arrokak ematen duten kota ezberdintasuna erabiliko dut proiektua planteatzerako orduan, eta modu metaforiko batean ulertuta, arroka hoiek izango dira zeruranzko bidea.




















Erabili beharreko egituraren azterketa egiterakoan konturatu naiz proportzioak ez direla egokienak. Izan ere, ureztatzeko elementu horrek 60m luze ditu baino ia ez du altuerarik hartzen. Zeru eraikia proposatzerako orduan altuera faktore garrantzitsu bat izanik proportzio hauek aldatzeko beharra ikusten dut. Zertxa horreri altuera emateko bide ezberdinak baldin badira ere nik planteatzen dutena da alde batetik lurraldearen berezitasunak aprobetxatzea (arrokak) eta bestetik zertxaren forma zuzena aldatzea.










Hasierako gogoeta hauen ondorio bezala nere zeru eraikiak honako itxura izatea gustatuko litzaidake.
Lurretik hazitzen den zerua bezala, lurretik ateratzen ari den armiarma bezala.

lunes, 24 de noviembre de 2008




Pasa den egunean klasean ikusitako dokumentala hagitz interesgarria iruditu zitzaidan. Louis Kahn-i buruz idatzitakoak eta argitaratuak aunitz baldin badira ere gutti dira pasa den eguneko dokumentala bezain sakonak. Bere semeak dokumentala egin izanak hagitz kutsu pertsonala ematen dio, eta arkitektoaren alderdi pertsonalena erakusten digu.
Louis Kahn-en zenbait lanen arrakasta ezin da dudatan jarri baino bere bizi pertsonalari dagokionez.......Arkitekturan hainbertze zentratzeagatik bere familia, edo familiak hobe erranda, alde batera uzten ditu. Zure lanak arrakastatsuak direla ikustea izugarria izan behar du, baino are izugarriagoa iruditzen zait arrakasta hoiek etxekoekin konpartitu ahal izatea. Nere ustez Kahn gehiegi zentratzen da bere arkitektura lanetan eta familia bigarren maila batean geratzen da. Argi dago bakoitzak bere prioritateak markatu behar dituela, baino behintzat nere prioritateak ez dire Kahn-en berdinak. Bizitza pertsonal eta profesionalaren arteko oreka da nere ustez Kahn-i falta zaiona, azken finean, nahiko tristea da seme batek bere aitaren maisu lanak ez ezagutzea.

viernes, 7 de noviembre de 2008