Ur deposituaren ariketa egiteko material bezala sokak erabiltzea pentsatu dut. Material oso malgua baldin bada ere hauek tentsioan jarriz egonkortasun haundiko elementu bilakatzen dira.
Deposituaren igoera oso alderdi garrantzitsua denez irisgarritasun maila nahiko altuko proiektua planteatzen dut. Honetarako deposituaren inguruan goitzen doan ranpa planteatu dut. Euskarri batzuk baliatuz soka bitartezko entramatu bat proposatzen dut ranpa osatzeko. Ranpak presentzia haundia hartzen duenez ranpa bera izango da depositua janzten duen elementua, beraz, komunikazio elementua = apaingarria.
Honetaz gain deposituaren inguruan eta ranparen azpialdean espazio publiko eta ireki bat sortzea proposatzen dut. Espazio hau ranpa sostengatzen duten euskarriek egituratuko dute eta erabilera ezberdinak izan ditzazke: aurren jolastokia, bilkura espazioa, inguruaren erakustokia, ...
Aulki honetan ikusten ahal den bezala, euskarri bat baliatuz eta sokak tentsioan jarriz guztiz egonkorra den azalera bat lortzen ahal da. Ranpa egiteko sistema antzekoa litzateke: bi norabidetan osatutako entramatua hain zuzen ere.
domingo, 26 de octubre de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario